BUDA EXPLOTO POR VERGÜENZA
BUDA EXPLOTÓ POR VERGÜENZA “Buda explotó por vergüenza” pelikula ikusi eta gure artean honi buruz hitz egin ostean, gure taldeak edozein pertsonari gomendatuko lioke pelikula hau ikustea, baina gure ustetan, irakasle izango diren horiei are gehiago gomendatuko genieke. Pelikula honek hausnartzera eramaten zaitu, batez ere, eszena asko nahiko gogorrak direlako, gure errealitateaz oso bestelakoak. Honi esker, berriro oroitzen gara eta gehiago ohartzen gara munduan zehar existitzen diren injustizia, egoera eta errealitateen inguruan. Irakasle bezala, hasieran jasotzen dugun formakuntzan, argi uzten digute haur guztien eskubidea dela eskolara joateko eskubidea. Baina hala ere, errealitatea aztertzen badugu, ikus dezakegu eskubide hau kasu askotan ez dela betetzen eta urratu egiten dela. Horren kasu dugu pelikula hau. Argi ikusten dugu, munduko hainbat eta hainbat haurrek bizi duten errealitatea. Batetik, haur asko ez direla eskolara joaten eta eskubide hori ukatzen zaielako. Beste...