ANIZTASUNARI BURUZ IZAN DITUGUN HITZALDI GUZTIEN HAUSNARKETA



Lau hileko honetan zehar, aniztasunaren gaia lantzen ari gara. Hitzaldi hauetatik, aniztasunaren kontzeptua bereganatzeaz gain, zerbait ezberdin ikasi dut hitzaldi bakoitzarengan eta lehenengo egunean nuen aniztasunaren kontzeptua zabaldu egin dut.

Jaso ditugun hitzaldi guztiekin, konturatu nahiz aniztasuna mundu guztian zehar dagoela eta pertsona bakoitzari zerbait ezberdina eragiten diola. Aniztasuna gai ezberdinetan ikusi dezake eta forma desberdinekin identifikatu ditzakegu.Gainera era desberdinetan transmititu dezakegu.

Jaso genuen lehenengo hitzaldia, Tabakaleran izan zen.Tabakaleran ikasi nuen aniztasuna artearekin erlazionatu daitekeela. Gainera,  arteari esker, aniztasunaren kontzeptu konplexua, haurrei erakusterako orduan errazago izango da azaltzea eta gainera beraiek hobetu ulertuko dute.

Bertan ikusi genituen eta egin genituen jarduerak kontuan hartuta aniztasunarekin erlazionatzeko gai izan nintzen. Aniztasun gehiago transmititu zidana esperientzi arrotzaren jarduera, koadroetan hildak zeuden emakumeak ikustea eta harri handiaren barruan bihotz bat zeukan eskultura izan zen.
Izan genuen bigarren hitzaldia Unrwa-ko partaideekin izan zen. Unrwa-ko partaideekin bi egunetan egon ginen. Lehenengo egunean txarla asko jaso genituen eta horietaz asko ikasi nuen. Txarla bakoitza zerbait interesgarri transmititzen zuen. Hitzalditik idei batzuk azpimarratu nituen, hala nola, aniztasuna modu positibo batean ikusi behar dudala, enpatia landu behar dudala, gizarteak jasan dituen eraldaketen berria izan dudala, inklusioaren oinarriak ikusi ditudala, komunitatean lan egitea sustatu behar dela, egoera berriak ezagutu ditudala eta horie buruz hausnartu dudala … Baina gehien gustatu zitzaidan txarla emakumeak Palestinako egoera azaldu zuenean izan zen.

Bigarren egunari dagokionez, tailer desberdinak egin genituen eta hauek askoz gehiago gustatu zitzaidan, oso dinamikoak izan zirelako. Gainera tailer hauetatik asko ikasi nuen eta etorkizun batean haurrekin egiteko oso baliagarriak iruditu zitzaizkidan.  

Hiru tailer mota jaso genituen; ipuin tailerra, antzerki tailerra eta komiki tailerra. Niri egokitu zitzaidan tailerra ipuin tailerra izan zen. Aniztasunarekin zerikusirik zuen dinamika bat egin genuen. Komiki batzuetan Palestinako jendea ateratzen zen eta beraiek bisitatutako egoera desberdinak bertan irudikatuak agertzen ziren. Behin komikia irakurrita, bost hitzekin esan behar genuen bertan agertzen zena. Komiki hauetan ikusi genezake munduan zehar familia ezberdinak daudela eta familia bakoitzak bakarra dela. Nahiz eta komiki eta antzerki tailerretan parte ez hartu, ikusle bezala egon nintzen. Komiki tailerrari esker, etorkizunean haurrek bere egunerokotasuneko esperientziak irudikatuak ikusi ditzakegu. Tailer hau oso baliagarria izan da, haurrekin egiteko baliogarria delako. Gainera aniztasuna ikusi dezakegu, pertsona bakoitza zerbait marrazterako orduan zerbait desberdina marraztu zuelako.

Bukatzeko antzerki tailerra izan genuen. Tailer hau oso baliagarria iruditu zait eta gehien gustatu zitzaidana izan zen. Egin zuten antzerkiaren bitartez Palestinako egoera zein zen irudikatu zuten. Irudikatu nahi zuten egoera palestinarrek eskolara joateko, medikuarengana joateko etab burutzeko egin behar dituzten kilometroak izan ziren. Honez gain itsasoan dagoen zabor guztia irudikatu zuten. Tailer honetan munduan zehar pertsonak bizi dituzten egoera anitzak ikusi nituen eta benetan, azken tailer hau asko hunkitu zidan.

Gure artean baita ere Kalkuta Ondoko partaideak izan genituen. Hitzaldi honetan aniztasunaz gain generoaren gaia landu genuen.Hitzaldiarekin hasteko, dinamika ezberdinak egin genituen aniztasunarekin zerikusia zutenak. Dinamika hauetan konturatu nintzen denok desberdinak garela, bakoitzak ezaugarri anitzak ditugula eta zerbait ezberdinekin  identifikatzen garela.Geroxeago, beste dinamika batekin jarraitu genuen eta dinamika horretan generoari buruzko galderak ateratzen ziren, hala nola, nola deskribatuko genuke gaur egungo gizona/emakumea. Galdera hauen bitartez atera nuen konklusioa pertsona bakoitza ezberdina dela eta ezin zela eredu finko bat ipintzea zen.

Hitzaldi honetatik atera dudan ondorioa denok berdinak izan arren, hau da eskubide berdinak izan arren pertsonak izan arren… aldi berean denok anitzak garela eta bakoitzaren desberdintasuna onartu eta errespetatu behar ditugula. Bukatzeko esan behar dut oso baliagarria izan dela eta gainera oso dinamikoa iruditu zait.

Aniztasunarekin zerikusirik duen beste hitzaldi bat jaso dugu. Oraingo hitzaldian, Pausoka elkarteko kide batzuk ezagutu genituen eta kide horietako bat Maiteder zuen izena. Maitederren semea Aimar deitzen da. Jaio zenetik gutxira konturatu ziren zerbait ondo ez zegoela eta garun paralisia zuela ohartu ziren.

Aimarrekin ikasi dudana da nola apurtzen dira izaten ditugun espektatibak, nola aurre egin behar diogu egoera desberdin hauetara,nola aurrera eraman egunerokotasun bat,  irakasle izaterakoan nola jokatu behar dudan, hau da, baliabide desberdinak eman behar diogula, ordutegiak egokitu behar zaiela…
Gainera ebaluatzeko modu berri bat ikusi genuen ez dugu patologiatik ebaluatu behar horrela ezgaitasunean bakarrik fijatzen garelako. Aldiz bere gaitasunetik ebaluatzen badugu ebaluazioa positiboa izango da. Gaitasunak aparte beste gauza asko ebaluatu ditzakegu zer gustatzen zaion, zer ez esate baterako. Ebaluazioaz gain, nola haurren eskubideak batzuetan ez diren errespetatze ikusi dezakegu (Aimarrek izan dituen oztopoak eskolaratzeko orduan).

Beste puntu garrantzitsu bat beste gurasoek nola jokatu duten izan da. Nahiz eta beste gurasoek egoera berri baten aurrean ezjakintasuna izan ikusi da komunitatearen laguntzarekin dena positiboa dela. Aimarrek oso garrantzitsua den zerbait erakutsi digu “TODOS APRENDEMOS DE TODOS SEA CUAL SEA NUESTRA CONDICION”.

Aimar pertsona aktibo izatera pasa da. Aimarrengandik ikasten dute. Aberastu egiten dira Gizarte inklusiboago batean bizitzeko beharrezko gaitasunak garatzen dituzte.

Hitzaldi hau oso hunkigarria iruditu zait. Berak bizitutako historia oso gogorra izan den arren, berak kontatzeko izan zuen modu positibo eta borrokatzaileak eta bere bizipen propioa bere ahotik entzuteak, nolabait bere azalean jartzea eta istorioan sartzea eragin dit.

Pasaden Martxoak 26an Gogora erakundearekin egon ginen.Bertan, terrorismoak eragindako biktimen inguruko lanketa bat egin genuen. Hitzaldi honen bidez mezu oso positibo eta garrantzitsu bat ikasi nuen.Terrorismoaren biktimen familiarrek, gertatutakoa ez dutela ahazten baina barkatzen jakin behar dela aipatzen dute, gorrotoa alde batera utzita egoera gainditu ahal izateko edo gutxienez saiatzeko.

Aniztasunarekin izan dugun azken hitzaldia Naizen elkartearena ( Adingabe Transexualen Familien Elkartea) izan da. Hitzaldi honetan Aingeru eta Luar egon dira. Aingeru Transexualitateari buruz hitz egin digu eta Luar aldiz, bere egoera azaldu digu. Hitzaldi honekin pertsonen aniztasuna argi ikusi ditzakegu. Irakasle moduan erreflexionatu dut eta argi daukat haur eta gazte hauen ibilbidean laguntza eskainiko diela eta beraien identitatea ulertu eta  beste haurrena bezala errespetatuko dut. Batzuetan zakila duten neskak eta bulba duten mutilak daude eta hori onartu behar da eta normaltzat ikusi behar da. Pertsona bakoitza bakarra da eta bere identitatea errespetatzea ezinbestekoa da.

“COMPRENDER PARA PODER ACOMPAÑAR”.

Hitzaldi hauek entzun eta gero, atera dudan ondorioa hurrengoa da: Aniztasuna munduan zehar existitzen da. Pertsona guztiak berdinak izateaz gain, bakoitza anitza eta bakarra da eta hori errespetatu behar da. Horretarako enpatiarekin jokatu behar dugu pertsona guztiekin. Horrela izanez gero, justizia soziala egongo da, eta hau ezinbestekoa da.

Aniztasuna oso garrantzitsua eta lantzeko ezinbestekoa den gai bat da. Gainera irakasleok izango garenok aniztasunaren kontzeptua argi izatea oinarrizkoa da. Gurea izango den eremua, hau da eskola, aniztasunaz inguratutako eremua da. Haur bakoitza desberdina da eta haur guztiak izaten dituzten desberdintasunak errespetatu eta kontuan hartu behar dira.







Comentarios

Entradas populares de este blog

PANCARTA