ANIZTASUNARI
BURUZKO HAUSNARKETA
Gaur klasean landu dugun gaia aniztasuna izan da. Aniztasunaren kontzeptua
oso globala da. Pertsona bakoitzarentzat esanahi desberdin bat dauka.
Aniztasuna zer den klasean galdetu ondoren, horrelako hitzak atera dira:
askatasuna, desberdintasuna berdintasunaren barruan, aberastasuna, tolerantzia,
aukera berdintasuna, inklusioa, errespetua, enpatia, balioak eta
kulturartekotasuna.
Askatasunari buruz hitz egiten denean, pertsonak askeak garela esan nahi
du, hau da, pertsona bakoitza desberdina gara eta denok onartuak gara.
Desberdintasuna berdintasunaren barruen hitz eginez, pertsona guztiak bai
fisikoki bai izaeraz desberdinak garela esan nahi du. Nahiz eta elkarren artean
desberdinak izan denak berdinak gara, azken finean pertsonak gara.
Aberastasun hitza oso interesgarria da. Gaur egun dagoen aniztasunari
esker, pertsona desberdinengan gauza aberatsak ikasten ditugu.
Tolerantzia hitza gai honetan pertsona guztiak onartu behar ditugula esan
nahi du, bai kolorez, bai arrazaz, bai izaeraz …
Aukera berdintasunari buruz hitz eginez, pertsona guztiak aukera berdinak
izan behar ditugula esan nahi du.
Inklusioa pertsona guztiak onartuak izan behar direla esan nahi du. Gizarte
berdinean pertsona ezberdin asko daude baina denok gizarte horretako parte gara.
Errespetua oso garrantzitsua da. Pertsona guztiei errespetuarekin tratatu
behar diegu, oinarrizkoa den zerbait da.
Enpatia, besteen azalean jartzea da. Gaur egun pertsonen arteko diferentzia
oso zabala da eta bakoitzaren lekuan jartzea oso garrantzitsua da beraien bizi
dutena eta nolakoak diren ulertzeko.
Balioak, aniztasunari esker pertsona ezberdinen balioak ikasi eta partekatu
ditzakegu.
Kulturartekotasuna, kultura desberdinak ezagutzea eta kultura desberdineko
pertsonekin aritzea da.
Hitz hauek zerikusia dute beraien artean. Nolabait esanda aurreko hitz
guztiak pertsona mota guztiei bermatzen gaitu. Pertsona guztiak eskubide
berdinak izan behar ditugu nahiz eta gure artean desberdinak izan. Gainera,
kulturartekotasunari esker, balio, eta gauza interesgarri gehiago beste
pertsonengan ikasten ditugu. Aniztasun hitza oso potoloa da eta behar duen
garrantzia eman behar diogu.
Comentarios
Publicar un comentario