ANIZTASUNARI BURUZKO JARDUNALDIAK (UNRAW)



Tailerrei dagokienez, bertan emandako informazioa aberasgarria iruditzen zaigu baina
aipatu behar dugu lehenengo eguna (teoria eguna) astuna egin zitzaigula hitzaldi gehiegi izan
genituelako.  Gure ustez horietako txarla batzuk soberan zeuden. Oso astunak egin
zitzaizkigun eta txarla batzuengandik ez genuen ezer ikasi. Gainera, egun osoa jendeari
entzuten aspergarria egin zen. Ezin dugu orokortu txarla guztiak aspergarriak izan zirenik egun
horietako txarla batzuk oso interesgarriak iruditu zitzaizkigulao


Hitzaldi horietatik ondorengo ideia hauek azpimarra ditzakegu:


  • Aniztasuna modu positiboan ikustea.
  • Enpatia lantzea.
  • Egoera berriak ezagutzea eta horiei buruz hausnartzea.
  • Gizarteak jasan dituen eraldaketen berri izatea eta egunerokotasuneko gizartearekin bat
    joatea.
  • Inklusioaren oinarriak.
  • Gizartean dauden eragile parte-hartzaileak ezagutzea.
  • Artea tresna bezala hartu, metodologia gisa.
  • Komunitatean lan egiteko sustatu.


Bigarren eguneko tailerrei dagokienez (praktikoak) askoz gehiago gustatu zitzaizkigun
hauetatik asko ikasi dugulako eta gerora baliagarriak izango zaizkigula pentsatzen dugulako.
Hau da, tailer ezberdin hauek burutu ondoren ikusi dugu aniztasuna lantzeko modu ezberdinak
daudela. Hiru tailer mota egon ziren: ipuin tailerra, antzerki tailerra eta komiki tailerra.


Bigarren egunean tailerrak egin genituen. Hiru tailer mota egon ziren: ipuin tailerra,
antzerki tailerra eta komiki tailerra.


IPUIN TAILERRA
Ipuin tailerra oso aberasgarria izan zen. Hainbat dinamika gauzatu genituen eta
horietako batzuk lehen ezagutzen ez genituen dinamikak izan ziren. Egia da, ez genuela
aniztasunaren gaia ondo landu. Honez gain, esan behar dugu pentsatzen genuela tailerra ipuin
kontaketari buruz izango zela eta azkenean narratiba bat izan zela. Orokorrean tailerra oso
erakargarria izan zen.


Irakaslearen aldetik esan behar dugu pertsona oso dinamizatzailea zela eta denen
parte hartzea bultzatzen zuela. Gainera ez zuen inori behartzen dinamikak egiterako orduan.
Nahi zuenak parte hartzen zuen eta nahi ez zuenak ez zuen parte hartzen.


    


KOMIKI TAILERRA


Komiki tailerrean, lehenik eta behin komikien sorrerari buruz hitz egin genuen eta horri
buruzko azalpenak eman zizkigun eta hauek duten balioaz eztabaidatu genuen. Guztien artean
ondorio nagusi batera iritsi ginen, komikiari erabilera oso desberdinak eman ahal zaizkiola, bai
espresio artistikoa bezala edota komunikatzeko beste baliabide bat bezala.


Oinarri teorikoez hitz egin eta gero, hainbat ariketa praktiko gauzatu genituen. Hasteko,
aurpegi adierazpen batzuk marraztu genituen arbelean eta ikaskideak ze adierazpen mota zen
antzeman behar zuten. Jarraian, ariketa oso interesgarri eta dibertigarri bat egin genuen.

Gelako ikasle bakoitzari folio bat eman ziguten eta bakoitzak denbora mugatu batean

aurpegiaren hainbat ezaugarri marraztu behar genituen. Denbora pasatzerakoan folioa gure
eskuineko kideari pasa behar genion eta honek marrazkia bete behar zuen bere denbora
tartean. Dinamika horretan jardun genuen folioak gehienon eskuetatik pasa arte eta aurpegiak
nolabait osatuak egon arte.


Azkenik, sormena lantzeko ariketa bat gauzatu genuen. Ikasle bakoitzak pertsonaia
bat eta egoera bat pentsatu behar zituen. Hauek paperean idatzi genituen eta pertsonaiak alde
batetik eta egoera guztiak bestetik, bi poltsa desberdinetan sartu genituen. Segidan, ikasle
bakoitzak bi poltsetatik pertsonai eta egoera bat atera behar zituen zoriz. Tokatutako egoera
eta pertsonaiekin komiki bat osatu behar genuen, bai gidoi bat prestatuz bai eta binetak
marraztuz.



ANTZERKI TAILERRA


Antzerki tailerra oso interesgarria eta baliagarria izan dela iruditu zaigu. Tailerrari
hasiera emateko, jolas batzuk egin genituen giroa hobetzeko eta bakoitzaren lotsa pixkanaka
gutxitzen joateko. Behin jolas hauek burutu ondoren, amaieran burutuko genuen antzezlanaren
gaia zein zen azaldu ziguten. Antzerki horren bitartez, Palestinako egoera zein zen irudikatu
nahi izan zen; Palestinarrek, eskolara joateko, medikuarengana joateko, eta abar burutzeko
egin behar dituzten kilometroak irudikatuz.


Gaia azaldu ondoren, lehenengo eszenarekin hasi ginen. Pertsona bakoitzak zapata
pare bat (zapata hauek, norberarentzako baliagarria edo garrantzitsua zen zerbait
errepresentatzen zuten) eskuan zituela ibilbide bat burutu behar zuen, ibilbide horretan zehar
oztopo batzuk aurkituz, esaterako, sokak, kristalez beteriko bideak… Ibilbidearen amaierara
iritsi ostean, eskuetan genituen zapata horiek (guretzako oso garrantzitsuak zirenak) ibilbidean
utzi behar genituen.


Lehenengo eszena bukatu ondoren bigarrenari ekin genion, Palestinar hondartza
batean kokatu ginen, bertan, jolasean zenbiltzan haurrak zeuden, pilotarekin jolasten gazte
batzuk, piraguan beste batzuk. Guztiak gustura egon arren, kutsaduraz inguratuta bizi gara,
eta kutsadura hori gizakiak sortutako dela azpimarratu genuen.


Eta amaitzeko, Palestinarrek medikuarengana joateko, oinez egin behar dituzten
kilometroak eta haien egoera zein den azaldu genuen.

Comentarios

Entradas populares de este blog

PANCARTA

ANIZTASUNARI BURUZ IZAN DITUGUN HITZALDI GUZTIEN HAUSNARKETA