IPUINAREN HAUSNARKETA

IPUINEN HAUSNARKETA.

Desberdintasun txikien liburu handia eta Hodeiekin dantzan:
Aste hauetan aniztasunari buruzko liburu asko landu ditugu, guztira hiru izan dira.
Bi ipuin irakurri genituen eta beste ipuin baten istorioa azaldu genuen azken hau gazteleraz
zegoelako.

Ipuinak irakurtzen hasi baino lehen errituala egin genuen hau ezinbestekoa iruditzen
zaigulako haurren arreta gureganatzeko. Ondoren, haurrak ipuinen parte sentitzeko ipuina
kontatzen hasi baino lehen ipuinak lantzen zituen gaiak aipatu genituen “ipuin honetan familia
ezberdinak agertzen dira, guk bezala, ipuinen protagonistek familiak dituzte”. Esaldi hau
esanez entzuleen arreta guztia bereganatu genuen.

Hasierako irakurketan bi liburu desberdinetatik istorio bakar bat osatu behar
izan genuen aniztasuna gai nagusia izanik. Konbinatutako bi liburuak animaliei buruz hitz
egiten zuten eta egile berdinak osatuak ziren. Hau kontuan hartuz, bi ipuin horietatik bi istorio
ezberdin lotu genituen animalia berdinak protagonistak zirelarik. Horrela, familien aniztasuna
landu genuen eta familia bakoitzaren barruan kide bakoitzak zituen berezitasunak azaldu
genituen, bi ipuinek landu nahi zuten aniztasunari indarra emateko asmoz. Bi liburu hauen
irakurketa konbinatua osatzeko funtsezkoa zen entzuleen parte-hartze aktiboa; hala izan zen
eta oso ondo pasa zuten.

Ahoskera oso ona eduki genuen, argia eta lasaia erritmoaren aldaketa beharrezkoak

eginez eta doinu egokia erabiliz. Ipuinek eskatzen zutenean etenak egin genituen eta
irakurtzerakoan izan genuen erritmoa egokia izan zen, ez oso azkarra, ez oso motela.

Nahiz eta gauza asko egoki egin, beste gauza batzuk hobetzeko ditugu; adibidez,
hitzik gabeko orriei garrantzia eman behar zitzaien eta umeekin haiei buruz hitz egin horien
parte hartzea bermatzeko, eta guk hauek begiratu gabe pasa genituen. Nahiz eta umeek
oraindik irakurtzen ez jakin, jada interpretatzen badakite eta honetaz baliatu behar gara
ikasleen parte-hartze aktiboa lortzeko. Horregatik, ilustrazioei garrantzia ematea eta haurrei
ilustrazio hauek begiratzeko denbora eskaintzea beharrezkoa da. Horretarako, ipuina
irakurtzen hasi baino lehen ziurtatuko gara haur guztiek ipuina ikusten dutela.

Honekin batera, aniztasunari buruzko liburuen lanketaren garrantzia azpimarratu nahi
dugu. Haur Hezkuntzan bereziki, irakasleok, haurren erreferente izango gara eta guk egiten
eta esaten dugunaz ikasiko dute beraiek. Horregatik, ezinbestekoa da ipuinak aukeratzerako
momentuan ipuinak aldez aurretik irakurtzea eta hauek prestatzea naturaltasunez kontatu
ahal izateko. Gainera, ipuin gehienek baloreak transmititzen dituzte, hauek zeharka nahiz
zuzenean landu. Beraz, irakasleon lana ipuin horiek aukeratzea eta ipuinek transmititzen
dutenarekin bat jokatzea izango da.

Hitz egiten egon ginenean ondorio batera iritsi ginen: gaur egun IKTen eraginez
etxean geroz eta gutxiago irakurtzen dela. Honen garrantzia azpimarratu nahi dugu ipuinaren
momentuan guraso eta umearen artean sortzen den lotura beste momentu gutxitan sortzen
dela pentsatzen dugulako. Horregatik, uste dugu irakasle izango garen heinean, gure lana ez
dela mugatzen soilik haurrekin lan egitera, baita ere, gurasoekin lan egitea eskatzen du.
Ezinbestekoa iruditzen zaigu gurasoei ipuinen garrantzia helaraztea eta ipuinak aukeratzen
laguntzea bai eskolan bai etxean balore berdinak transmititzeko eta haurraren bi erreferente
nagusi hauek bide berdina jarraitzeko.

Esan beharra dago hausnarketa eta auto-ikasketa garrantzitsuak direla beste
pertsonengandik ikasteko eta hauek errespetatzeko. Haurrak kritikoak izaten ikasi behar dute
gizartearekin, etorkizunean heldu kritikoak izan daitezen. Horregatik, haien iritziak eta ideiak
entzun behar ditugu; honetarako, presente izan behar dugu ezinbestekoa dela bestea
entzutea.

2. Hausnarketa aniztasunaz eta proposamena eskolara begira.

  • Lagundu al digu ipuinen lanketak aniztasunaz dugun ideia zabaltzen, aldatzen edogaratzen?
Liburu hauen lanketa gauzatu baino lehen, aniztasunari buruzko ideia bat bageneukan. Nahiz eta aniztasunari buruz aldez aurretik lanketa bat egina izan, aipatu beharra dugu, oso baliagarria izan zaigula orain beste ikuspuntu desberdinak aztertu ahal izateko.

  • Zer ikuspegi ematen digute ipuinek? Eraginkorrak iruditu al zaizkizue gai hauek eskolan lantzerako orduan? Zergatik?

Orokorrean, haurrekin gai sakon hauek landu ahal izateko, ipuinak baliabide moduan
erabili ditzakegu. Horrela, ipuinen bidez gai horiek landu ditzakegu ipuinek gai sakon
horiek haurrekin hitz egiteko egokituak daudelako. Aniztasuna modu askotan landu
dezakegu (ipuinen bidez, jolasen bidez…). Askotan ez dakigu nola landu gai hau edo
nolatan hasi aniztasuna lantzen ikasleekin eta liburu hauek oso baliagarriak izan
daitezke lanketa hauei hasiera eman ahal izateko.

  • Zer lanketa proposamen egingo zenukete eskolara begira?


Landutako liburuak aukera asko eskaintzen dute eskolara begira hauek lantzeko
proposamen bat osatu ahal izateko. Lehenengo bi liburuen irakurketa osatzeko orduan
ikasleen parte hartzea bultzatu dezakegu eta ikasle eta irakaslearen artean istorio bat
asmatzea bideratzen du.

Lanketa mota honek interakzioa beharrezkoa du, eta ikasleen papera aktiboa izan
behar du hauen arrakasta bermatzeko.

Bi liburu hauek familia baten barruan eman ahal diren familia ereduak eta animaliak
lantzeko oso baliagarria izan daitezke. Klasearen beharren arabera eduki desberdinak
landu daitezke eta baita umeen sormena ere. Bi istorio antzeko baina desberdin
hauen artean loturak ezarriz.

Comentarios

Entradas populares de este blog

PANCARTA

ANIZTASUNARI BURUZ IZAN DITUGUN HITZALDI GUZTIEN HAUSNARKETA