KALKUTA ONDOAN

Aurreko ostiralean, hilak 22, Calcuta ondoko hitzaldi bat jaso genuen. Hitzaldia
aniztasunari buruz izan zen eta bertan jaso genuen informazioa gainontzeko
hitzaldietan jasotakoaren antzekoa izan zela iruditu zitzaigun.


Esan beharra daukagu, gure ustez,  hitzaldi honetan gehiago jorratu dela
generoaren gaia eta bestetan, berriz, kultura-aniztasunarena.

Hitzaldiari hasiera emateko talde osoa bi taldetan banatu zen eta talde

bakoitzak dinamika ezberdin bat egin zuen. Dinamika hauek gure etorkizunean
praktikan jartzeko baliagarriak izan zaizkigula eta baita gure artean ditugun
ezberdintasun eta ezaugarri anitz horietaz ohartzeko ere.


Ondoren, gelara bueltatu ginen eta baloi baten bidez beste dinamika bat egin
genuen,non baloia zuen pertsonak, egin genituen jarduerak aniztasunarekin zer lotura
zuten aipatu behar zuen.


Hori amaitu ostean, talde ezberdinetan banatu ginen eta talde bakoitzari gai
jakin bat esleitu zitzaion. Gai horrekin batera galdera batzuk proposatzen ziren, horiek
erantzun eta hauen inguruan hausnartzeko. Hori egin eta gero, ateratako ondorio
nagusienak horman itsatsi genituen, ondoren gainerako gelakideekin elkarbanatzeko.


Hau egin eta gero, atsedenerako tarte bat izan genuen eta hori bukatutakoan,
beste ekintza batekin hasi ginen. Bertan, aurreko jardueran osatutako taldeetan jarri
ginen eta beste galdera batzuei erantzun behar izan genien, eta aurreko jardueran
bezala, ateratako ondorioak elkarbanatu genituen gainerakoekin taldeko bozeramaile
bat aterata. Dinamika hauek egin ostean, aniztasunari buruz genekiena azpimarratu
zuten berriro eta hausnartzera eraman gintuzten.


Bukatzeko, ebaluazioa egiteko bestelako modu bat proposatu ziguten. Kutxa
bat ekarri zuten, barnean objektu desberdinak aurkitzen ziren: orratzak, bonbila, kafe
katilua, kotxea, ispilua… Pertsona bakoitzak, egunean sentitutako eta bizitutako
esperientzia hori objektu horietako batekin erlazionatu behar zuen.


Ondorio gisa, esan behar dugu, arestian aipatu bezala baliagarria izan arren,
gainerako hitzaldien oso antzekoa suertatu zaigula; hau da, oso hitzaldi dinamikoa
izan zela eta hau gustuko dugula, baina hala ere, landutako gaiak eta emandako
informazioa oso errepikakorra egin zaigula. Beste alde batetik, gelan lan modularraren
inguruan hitz egin dugunean, irakasleek aniztasuna oso zabala dela eta modu oso
zabal batean landu daitekeela azaldu digute, baina hitzaldiak aniztasunaren alderdi
zehatz batzuk soilik landu dituzte, gehienbat kultura aniztasuna eta genero aniztasuna.

Comentarios

Entradas populares de este blog

PANCARTA

ANIZTASUNARI BURUZ IZAN DITUGUN HITZALDI GUZTIEN HAUSNARKETA