TABAKALERAN IKUSI GENUENARI BURUZKO GALDERAK

  1. Zer ikasi dugu aniztasunari buruz? Geneukan aurre-ideiaren bat aldatu dugu esperientzia edo ekitaldiaren ondoren? Nola?

Aniztasuna artearekin lotu daitekeela ikasi dugu. Haurrekin artea erabiliz aniztasuna
landu daiteke eta haurrek kontzeptu zabal hau pixkanaka errazago ulertzen joan.

  1. Zein da eragin digun esperientzia edo jarduera?

Esperientzi arrotzaren jarduera egin genuenean, koadroetan hildak zeuden emakumeak
ikustea eta harri handiaren barruan bihotz bat zeukan eskultura.

  1. Zer sentimenduak izan ditut? Zerekin lotzen ditut?

Ezjakintasuna→ Ez dugu sentitu aniztasunaren gaia landu dugula gurekin zegoen
hezitzaileak ez zituelako erakusketak haur hezkuntzarekin lotu eta erakusketa batean
ez zigulako ezer azaldu. Beraz, alde horretatik, gure ezagutzetatik abiatu behar izan
gara eta ez dugu informazio gehiegi jaso. Gure lana izan da erakusketa aniztasunarekin
lotzea, eta erreferentziarik izan ez dugunez, ez gaude guztiz eroso geratu garen
sentsazioarekin.

  1. Zerbait ikasi edo aldatu badugu, badakigu ze prozesua izan dugun edo zerk
    erraztu duten?
Erakusketara joatea eta gidariaren azalpenak entzutea baliagarria izan zaigu.
  1. Zerbait ikasi al dut taldekideengatik? Zer? Zer testuinguruan?

Denok izan ditugula esperientzia arrotzak nahiz eta guztiok egoera berdinean egon.
Gainera, egoera arrotz desberdin horietako asko amankomuean ditugu. Adibidez,
eskolako lehenengo eguna.

Comentarios

Entradas populares de este blog

PANCARTA

ANIZTASUNARI BURUZ IZAN DITUGUN HITZALDI GUZTIEN HAUSNARKETA