MEMORIA PLAZA (gogora).
Memoria plaza
Gogora, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza eskubideen Institutua. 2019-04-02.
Pasaden Martxoak 26an Gogora erakundeak nolabaiteko erakusketa gidatu bat eskaini zigun
EHUko liburutegian. Bertan, terrorismoak eragindako biktimen inguruko lanketa bat egin genuen.
Erakusketa, bi zatitan banatzen zen. Alde batetik, terrorismoaren biktimen familiak agertzen ziren,
haiek bizitutako esperientzia adierazten. Bideoan bertan, GAL, ETA eta gainerako beste talde
batzuekin erlazionatutako erasoen testigantzak agertzen ziren. Lehenengo zatiaren bigarren bideoan
poliziak eragindako basakeriak ere ikusi ahal izan genituen.

Beste aldetik, Euskal kulturarekin lotura duten pertsonaiak agertzen ziren gai honen eta
gertaera horien inguruan haien iritzia azaltzen.

Hitzaldi honetan landutako gaia ezaguna egin zitzaigun taldekide guztiei, izan ere gure herrian
bizitutako gertakariak izan dira eta gure familiek bizi eta pairatu zutenez, haien esperientziak ere
kontatu izan dizkigute.

Gure ustez, gai honek aniztasunarekin lotura zuzena du. Izan ere, gure gizartean egoera
hauek jasan dituzten pertsonak daude, hauek hobeto ulertu eta lagundu ahal izateko ikuspuntu
ezberdinak eta bizipen hauek entzutea oso baliagarria iruditu zaigu. Eta bizipen eta esperientzia
desberdin horiek eragiten dute aniztasun hori.

Lehen aipatu dugun bezala, familiekin gai hauei buruz hitz egin dugu azken finean beraiek
bizitako garaia izan delako. Guk ere zeharka bada ere, bizi izan dugu nolabait errealitate hau, baina
hala ere, gure azalean bizitzea tokatu ez zaigunez eta izan agian ez da izan gehien hitz egin dugun
gai. Hori dela eta, lagunekin gutxiago jardun dugu gai hauei buruz, baina hala ere, esan bezala
hausnarketa oso interesgarriak entzun eta izan ditugu gure artean. Adibidez, gure ezagun baten
guraso bat Intxaurrondoko Guardia Zibilen kuartelean torturatu eta geroago kartzeleratu zuten.

Testigantza guzti hauen artean mezu positibo asko aurkitu ditzakegu. Terrorismoaren
biktimen familiarrek, gertatutakoa ez dutela ahazten baina barkatzen jakin behar dela aipatzen dute,
gorrotoa alde batera utzita egoera gainditu ahal izateko edo gutxienez saiatzeko.

Amaitzeko, aipatu behar dugu alderdi batzuen aldetik isiltasuna eman dela eta beraz,
interesgarria iruditzen zaigu gai honen inguruko alderdi guztiak normaltasunez gizartean lantzea.
Honekin batera, eskolan lantzea proposamen egokia izango litzatekeela iruditzen zaigu, arestian
aipatu bezala, gertakari hauek Euskal Herrian gertatu direnez gure historiaren parte direlako eta
horiek ezagutu beharra daukagulako egun bizi dugun errealitatea ulertzeko.

“El pueblo que no conoce su historia está condenado a repetirla”.
Comentarios
Publicar un comentario